Aduna

BIZTANLERIA

472

AZALERA

6,9 km²

SEKTOREA

Industria
HONDAKINEN DATUAK

36.50 Kg

Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.

%60,6

Gaikako bilketa

%100

Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.

PREBENTZIOA

Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.

ORGANIKOA

Aduna Zero Zabor herria da, organiko guztia herrian bertan kudeatzen delako. Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Irudian Adunako auzo-konpost gune bat agertzen da.

ERREFUSA

Herrigunean, errefusa atez ate biltzen dute udal langileek astean behin. Landagunean, errefusa, hondakinak sailkatzeko etxoletan aurkitzen diren etxez etxe identifikatutako gantxo batzuetatik jasotzen da. Errefusa identifikatuta biltzen da, hondakinen sailkapena etxe guztietan ondo egiten dela bermatzeko.

BESTELAKO FRAKZIOAK: ONTZI-ARINAK, PAPERA, BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…

Herrigunean, gainontzeko frakzio guztiak ohiko edukiontzi handietan sailkatuta atera behar ditu herritarrak. Landagunean berriz, hondakinak sailkatzeko jarritako etxoletan sailkatu behar ditu frakzio guztiak. Ondoren, udal langileak, etxola hauetatik, herriguneko hondakin ohiko edukiontzi handietara eramaten dituzte. Modu honetan, auzoetako biztanleei sailkatzeko aukera errazten zaie. Arropa eta erabilitako olioen edukiontziak herrigunean aurkitzen dira. Hondakinak sailkatzea legez ezinbestekoa da.

KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK

kaleko hondakinak
Adunan dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.

SARIAK

conama-sari
Adunak Conama saria jaso zuen 2013ko azaroan. Herri txiki eta ertainen jasangarritasun saria hain justu.

ADUNAKO EREDUA ZABALTZEN

Foto-acto-FELIB
Adunan egiten den hondakinen bilketaren berri hainbat eta hainbat jardunaldi eta herrietan eman da. Esterako: El Boalon, Terrasan, Palma Mallorkan, Granollersen, Valentzian… etab. Irudian, Balearretako Udalerrien Federazioaren aurrean egindako aurkezpena agertzen da.
Herriko plaza 1, 20150 Aduna – Gipuzkoa