HOBEKI ELKARTEAK BIOHONDAKINEN KUDEAKETAREN INGURUKO JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU OTSAILAREN 17AN OÑATIKO ENPRESARITZA FAKULTATEAN

HOBEKI ALBISTEAK

HOBEKI ELKARTEAK BIOHONDAKINEN KUDEAKETAREN INGURUKO JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU OTSAILAREN 17AN OÑATIKO ENPRESARITZA FAKULTATEAN

HOBEKI ALBISTEAK
Hobeki elkartea Euskal Herriko hainbat udalek osatzen dugu. Hondakinen kudeaketaren garrantziaz jabetu eta herri-erakundeok arduraz eta erantzukizunez jokatzera behartuta gaudela uste dugu. Kide garen udalok konpromiso erabatekoa adierazi nahi dugu hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsuarekin, nola teorian hala praktikan.
Eta bide horretan praktika onak sustatu nahi ditugu, herrien artean saretu eta hondakinen kudeaketa hobetzen jarraitzeko pausuak emateko bitartekoak eskaini nahi ditugu. Helburu horiek ditu antolatutako jardunaldiak.
Zehazki biohondakinen kudeaketaren inguruan hitz egingo dugu. Izan ere, biohondakinak hiri-hondakinen %40 inguru dira (pisuan), eta beraz, biohondakina egoki kudeatzearen garrantzia ikaragarria dela badakigu. Gai honen inguruan hitz egiteko hainbat aditu gonbidatu ditugu:
Lehenik Joseba Santxez. Euskal Herriko egoera zein den hobeto ezagutuko dugu. Kudeaketa egoki baten aukerak eta erronkak aurkeztuko ditu.
Jarraian, konpostajearen Pontevedrako Plan revitalizaren inguruan hitz egingo digu Carlos Perez Losadak. Biohondakinen tokiko kudeaketak dituen aukerak aztertzeko aukera izango dugu berarekin.
Bestetik, Austriako biohondakinen kudeaketa eredua ezagutuko dugu eta horretarako Florian Amlinger adituaren hitzaldia izango dugu.
Bukatzeko, aipatu behar dugu Euskal Herrian badaudela esperientzia eta praktika interesgarriak eta Adunako hondakinen eredua ezagutuko dugu Josu Amilibiaren eskutik.
Jardunaldi hauek tekniko zein zinegotzientzat prestatuta daude. Hala ere, norbaitek interesa izanez gero, izena emateko aukera izango du hemen: Biohondakinen kudeaketa jardunaldiak.
Jardunaldia presentziala eta online izango da aldi berean. Aukera izanez gero, presentzialki etorri nahi dutenek etortzeko aukera izango dute. Momentuko protokolo, aforo eta neurriak kontuan hartuko dira. Baina online jarraitzeko aukera ere eskainiko dugu. Beraz, izena ematerakoan adierazi zer nahiago duzun.
Edozein zalantza izanez gero info@hobekielkartea.eus helbidera idatzi.
Eskerrik asko.