Oiartzun

BIZTANLERIA

10.277

AZALERA

59,71 km²

SEKTOREA

Zerbitzuak
Industria
HONDAKINEN DATUAK

70 Kg

Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.

% 80

Gaikako bilketa

% 60

Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.

PREBENTZIOA

oiartzun-prebentzioa
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.

ORGANIKOA

oiartzun-auzokonposta
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Irudian auzo bateko konpostagailu komunitarioa agertzen da.
ikastolakoa
Herriko ikastolan organikoa konpostatzeko makina bat daukate. Ikastetxeko jangelan sortzen den hondakin organiko guztia bertan konpostatzen dute.

ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA

atez-ate
Errefuxa, organikoa, papera eta kartoia eta ontzi arinak atez ate jasotzen dira. Irudian etxe bakoitzeko kuboak identifikatuta zintzilikatzeko posteak agertzen dira.
emergentzia-guneak
Landa eremuetan, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.

BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…

beste-edukiontziak
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira. Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.

KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK

Captura-de-pantalla-2022-04-08-a-las-8.52
Oiartzunen dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.

HERRITAR KONPROMETITUAK SARITZEKO EKITALDIA

herritar-konprmetituak
Atez ateko bilketaren alde egindako lanagatik hainbat herritar saritu zituen Oiartzungo udalak.

OIARTZUNGO EREDUA ZABALTZEN

Don-Boscoko-kimika-ikasleak
Goiko irudian, Don Bosco ikastetxeko kimikako ikasleak ageri dira, ikastolako konpost makina bisitatzen.