Zaldibia

BIZTANLERIA

1.613

AZALERA

16,20 km²

SEKTOREA

Zerbitzuak
HONDAKINEN DATUAK

44,30 Kg

Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.

% 82

Gaikako bilketa

% -

Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.

PREBENTZIOA

plater-berrerabilgarriak
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.

ORGANIKOA

konpostagailu-komunitarioa
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Irudian eskola inguruko auzokonpost gunea agertzen da.

ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA

atez-ate
Herrigunean, atez ate biltzen dituzte organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia eta errefuxa. Ontzi arinak eta organikoa astean bitan jasotzen dira eta errefusa eta papera berriz astean behin.
auzoko-gunea
Landagunean berriz, hondakinak sailkatzeko jarri diren etxoletan sailkatzen dira hondakinak.

BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…

beste-kontenedoreak
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.

KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK

kaleko-zaborrontziak
Zaldibian dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.

PARTE HARTZE PROZESUA

parte-hartzea
Atez ateko sistema jarri aurretik, batzar ugari antolatu ziren herritarrek prozesu honetan parte hartu ahal izateko.
kontenedoreak-agurtzen
Goiko irudian, Zaldibitarrak ageri dira txaloka, aurreko kontenedore sistema irudikatzen duten kontenedoreak agurtzen.

ZALDIBIAKO EREDUA ZABALTZEN

galiziaqko-bisita
Zaldibian hondakinak kudeatzeko daukaten ereduak ikusmin handia sortu du eta hainbat bisita jaso dituzte bertako egiteko moduetatik ikasteko asmoz. Argazkian Pontevedrako bisita bat agertzen da.
Santa Fe kalea, 18. Gipuzkoa
P.K. 20247