Teknologia-datuak kudeatzea. Datu pertsonalak babestea. Legezko alderdiak. 1.- Tasaren estrukturan zein bi alderdi nagusi daude? Zati finkoa eta hobariak. Tasa bat eta bakarra da. Zati finkoa eta aldakorra. 2.- Teknologiaren bidez jasotako datuen kudeakeTeknologiaren bidez jasotako datuen kudeaketari dagokionez, zer izan behar da kontuan edukiontzi itxien kasuan? Erabiltzailea dagokion edukiontzira mugatzea. Zerrenda zuriak eta zerrenda beltzak sortzea txartelen altak eta bajak kontrolatzeko. Biak dira garrantzitsuak. 3.- Teknologiaren bidez jasotako datuen kudeaketari dagokionez, zer da garrantzitsua? Edukiontzia datu pertsonalekin (izen-abizenak) lotzea. Edukiontzia herriarekin lotzea. Edukiontzia etxebizitzen erroldarekin lotzea. 4.- Teknologia bidez bildutako datuak hondakin-tasak kobratzeko erabili nahi direnean, zer izan behar da kontuan? Mantentze-lanak kontratatuta izatea. Kontratatu dugun teknologiaren marka. Softwarearen memoria. 5.- Datuen babesari dagokionez, oinarrizko kontzeptua da: Izen-abizenak. Pseudonomizazioa. Etxebizitza bakoitzari dagokion helbidea. 6.- Zer esan nahi du datu anonimo eta disoziatuak? Ez dagoela jakiterik zein den. Ez dagoela datu pertsonalak eta horiek tratatuko dituen erakundearen artean lotura zuzenik egiterik. Anonimoa eta disoziatua kontrako kontzeptuak dira. 7.- Datuen babeserako legeak datuen minimizazioaren printzipioa aipatzen du. Zer esan nahi du? Identifikazio zuzena ahalbidetzen duten datuak soilik erabili behar direla: izena, abizena eta NAN zenbakia. Ahalik eta datu gutxien erabili behar direla. Esanguratsuak eta egokiak diren datuak soilik erabili behar direla. 8.- 7/2022 Legeak honetarako aukera ematen du: Hondakin-tasak ezartzeko. Datuak erabiltzeko, sortzez besteko hondakin-tasak ezartzeko. Tasa finkoa eta zati aldakorra beharraren arabera zehazteko. 9.- Gaur egun ditugun ordenantzetan, sortzez besteko hondakin-tasak ezartzeko ezinbestekoa da: Ordenantzetan datuen babesari dagokion atala gehitzea. Ez da aparteko ezer egin behar. Alkatearen sinaduraz gain, Ingurumen Ministerioaren onarpena izatea. 10.- Txosten tekniko-ekonomikoak atal hau barne hartu behar du, besteak beste: Testuinguru legalaren deskribapena. Edukiontzien kokapena edota atez ateko ontzien banaketaren deskribapena. Herriaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa.