Sortzen ditugun hondakinen kantitatea murriztea eta beraien kudeaketa hobetzea, gure gizarteak aurre egin beharreko ingurumen arazoa da.
Materia organikoa, etxebizitzetako hondakin moduan, bertoko hondakinen %40a da. Hondakin organikoak zabortegietara bidaltzeak ingurumen arazo larriak eragin ditzake.
Guzti honi aurre egiteko Leintz Gatzagan ondorengo neurriak hartu ditugu:
Leintz Gatzaga 241 biztanleko herri txiki bat da, Erdi Aroko Hiribilduan, biztanleriaren erdia baino gehiago bizi delarik. Gainerako biztaleak inguruan dauden 35 baserrietan bizi dira.
Herrian Ekarpen gune nagusia dugu. Bertan selektiboki frakzio ezberdinetan jasotzen dira hondakinak: ontzi arinak, papera eta kartoia, olioa, beira, ehunkiak, errefusa, eta sortzaile handien organikoa (gaur egun puntualki sortzen dituen bolumena ezin dugulako herrian auzoko konpostajearen bidez kudeatu).