2010. urte arte hondakinen udal bilketa-sistema masan egiten zen, hondakinak kale-bazterrean zeuden edukiontzietan sartuz. Gaikako bilketarako edukiontziak 2000. urtea baino lehen hasi ziren jartzen Hernanin, baina hala eta guztiz ere, 2009. urtean birziklatzen zena nekez iristen zen % 30era.
Hori dela eta, 2010. urtean hondakinen bilketa-sistema aldatzea erabaki zuten. Edukiontziak kaleetatik kenduko dituzte eta atez ateko gaikako bilketa-zerbitzua jarriko dute martxan. Zerbitzu berri hori 2010eko maiatzean abiarazi zuten. Hilabete gutxiren buruan % 80aren inguruko birziklatze-ehunekoetara iritsiko dira.