Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 80
Gaikako bilketa
% 45,25
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
PREBENTZIOA
Zero zabor hozkailuak dauzkate herrian. Hozkailu hauetan ikastetxeetako jangelan sobratutako jana jartzen dute, hala nahi duten herritarrek dohainik etxera eraman ahal izateko.
ORGANIKOA
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Goiko irudian auzo batean dagoen auzokonpost gunea agertzen da.
ERREFUSA, ONTZI-ARINAK ETA PAPERA
Herrigunean, atez ate biltzen dituzte aipatutako frakzio guzti hauek. Landagunean berriz, hondakinak sailkatzeko jarri diren guneetan. Organikoa astean hirutan jasotzen da, ontzi arinak bitan eta errefusa eta papera berriz astean behin.
Landa eremuetan berriz, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.
BESTELAKO FRAKZIOAK: BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira. Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
Hernanin dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.
PARTE HARTZE PROZESUA
Atez ateko sistema jarri aurretik, batzar ugari antolatu ziren herritarrek prozesu honetan parte hartu ahal izateko.
ENPRESA PUBLIKOA
Hondakinak sailkatuta jasotzeaz arduratzen den Garbitania enpresa publikoaren parte da Hernaniko Udala.