Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 79
Gaikako bilketa
% 11
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
PREBENTZIOA
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.
Erosketak egiteko tuperrak banatu dituzte herritarren artean.
ORGANIKOA
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Goiko irudian auzo batean dagoen auzokonpost gunea agertzen da.
ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA
Errefuxa, organikoa, papera eta kartoia eta ontzi arinak atez ate jasotzen dira. Irudian etxe bakoitzeko kuboak identifikatuta zintzilikatzeko posteak agertzen dira.
BESTELAKO FRAKZIOAK: BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
Antzuolan dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.
ITXITAKO EMERGENTZIA GUNEAK
Landa eremuetako biztanleentzat, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.
HOSTALARIENTZAKO ITXITAKO EMERGENTZIA GUNEAK
Herrian hostalariek bakarrik erabil dezaketen emergentzia gune bat dago.
ANTZUOLAKO ENPRESAK
Antzuolako enpresetan ere atez ate eta frakzioz frakzio biltzen dira hondakinak.
PARTE HARTZE PROZESUA
Atez ateko sistema jarri aurretik, batzar ugari antolatu ziren herritarrek prozesu honetan parte hartu ahal izateko.
ANTZUOLAKO EREDUA ZABALTZEN
Antzuolan hondakinak kudeatzeko daukaten ereduak ikusmin handia sortu du eta hainbat bisita jaso dituzte inguruko herrietatik, bertako egiteko moduetatik ikasteko asmoz.