Hobeki Elkartea da hobekielkartea.eus webgunean zure datu pertsonalen tratamendurako arduraduna.
• Zure datu pertsonalak erabiltzeko beharra dugu ahalik eta zerbitzu egokiena emate aldera. Honen arabera, zuk, erabiltzaile zaren aldetik, ezingo zeniguke eskatu datu horiek ez bildu eta gure zerbitzua modu egokienean eskain dezagun. Esaterako, formularioaren bidez gurekin kontaktatu nahi izanez gero, zure emaila, izena eta dagozkion kontakturako elementuak beharko genituzke zure eskaria erantzuteko.
• Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, Hobekik bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren inguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, Hobekik dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea. Eskubide hauek modu zehatzagoan azaltzen dira aurrerago.
• Hobekik dituen zure datu pertsonalak, gure webgunearen bisiten inguruko datuak, edota formulario bidez zuk igorri dizkiguzunak dira.
• Datu pertsonalen tratamenduaren funtzioetako bat, gure zerbitzua ahalik eta modu egokienean ematea da eta gure betebehar legalak betetzea.
• Zuk kontrakorik esan ezean, zuk formulario bidez igorritako informazioa erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko, zuk eginiko eskariari ahalik eta modu egokienean erantzuteko. Era berean, bisitarien datu orokorrak gure webgunea ahalik eta modu funtzionalenean berrantolatzeko erabili dezakegu. Cookien informazio gehiago dokumentu honetan lor dezakezu:
• Zure datu pertsonalak Europar batasunetik kanpora atera daitezke, horiek biltzeko erabiltzen dugun sistemaren arabera (Google analitics). Litekeena da herrialde batzuek ez ematea Europar Batasunean ematen zaien babesa datuei. Hala ere, datu transferentziak zure datu pertsonalak babestu ahal izateko moduan burutuko da.
• Hobekik zure datu pertsonalak nola kudeatzen dituen zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: info@hobekielkartea.eus
Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legearen a10. artikulua betez, ondorengo datuak ageri dira: web orri onen domeinuaren titularra Hobeki Elkartea da, helbidea Gudarien Plaza 1 2,20120 Hernani, Gipuzkoa. C.I.F. zenbakia: G75200352. Web orriaren kontakturako posta elektronikoa: info@hobekielkartea.eus
Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten datu horiek eurek jakin gabe. hobekielkartea.eus webguneak 2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri den Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedia betetzeko neurriak hartu eta hobesten ditu. Legedi honen informazio guztia https://www.eugdpr.org webgunean eskura daiteke.
Era berean, Hobekik Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batera, erabiltzaileak info@hobekielkartea.eus-en eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz.
Hala nola, Hobekik Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.
Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics zerbitzua erabiltzen du hobekielkartea.eus webguneak.
Hobekielkartea.eus atariak ERABILTZAILE egoera ezartzen dio bertan nabigatzen dietenei, bertaratu orduko, hemen zehazten diren Erabilera Kondizio Orokorrak onartzen dituelarik. Aipatu kondizioak ezarpen independentekoak dira Kontratazio Kondizioa Orokorrekiko, zeinak derrigorrez betebeharrekoak diren.
Datu pertsonalak aipatzen ditugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuetaz ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek.
Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek hobekielkartea.eus-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, Hobekik bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.
Hobekielkartea.eus informazio, zerbitzu, programa edota datu anitzetara sarrera ematen du Internetez, hauen jabetza Hobeki Elkartearena edota beraien lizentziadunena da, zeinetara erabiltzaileak sarbidea duen. Erabiltzaileak bere gain hartzen du atariaren erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Erabiltzailea Hobekik bere ataritik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen da eta iragartzeko jarrerarekin eta ez-limitatzekoarekin, ondorengo erabilerak ez ematera konprometitzen da; (i) zilegi ez diren aktibitateetan erabiltzea, ilegalak, fede txarrekoak edo ordena publikoaren aurkakoak. (ii) jarrera arrazista, xenofoboa, pórnografiko-ilegala, terrorismoari gorazarre egiten diotena edo giza eskubideen aurkako edukiak edo iragarkiak zabaltzea. (iii) Hobekiren sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea. (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea edota beraien mezuak manipulatu edo aldatzea. Hobekik pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edota publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Inolako kasutan, Hobeki ez da iritzia emateko tresna desberdinetan erabiltzaileek emandako iritzien arduradun egiten.
Hobeki Elkarteak dokumentu honetan zehazten diren erabiltzaileen datuak jasotzen ditu. Datu hauek honekoak dira:
• Google Analitics bidez, erabiltzaileak zein orrialde bisitatzen dituen, zein eremu geografikotik sartzen den webgunera, zenbat denbora ematen duen bertan, zein den bere nabigatzailea, zein bere nabigatzeko joera, mugikorra, ordenagailua edo tableta erabiltzen duen edota zein hizkuntzatan nabigatzen duen jasotzen da.
• Hobekirekin kontaktuan jartzeko formularioaren ildotik, erabiltzailearen izena eta eposta jasotzen ditu.
• Hobekirekin harremana telefono bidez eginez gero, erabiltzaile horren telefono zenbakia jasotzen du.
Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. Hobekik arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:
– Datu pertsonalen trataera eskatzen da Hobeki Elkarteak bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, erabiltzaileak webgunean modu egokian nabigatu dezan edota erabiltzailea Hobekirekin harremanetan jar dadin bermatzeko.
– Hobekik duen interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaini asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz, baina era horretan, litekeena da Hobekik ezin eskaini izatea webgune honen erabilera egokia.
Datuen Tratamenduaren helburuak:
• Zerbitzua eskaini ahal izatea
• Hobekik bere webgunearen erabilgarritasuna bermatzea
• Bezeroari arreta egokia eskaini ahal izatea.
Hobekik neurri tekniko eta antolaketari dagozkionak erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babesteko helburuz.
Datu hauek, erabilera datuak bereziki, hainbat hilabetez gordeko ditu Hobekik Google Analiticas zerbitzuan. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean gordeko ditu. Behin harreman hau etendakoan, Hobekik erabiltzaile edo bezero horren datuak ezabatuko ditu, ahal bait arinen.
Hobekik Google Analitics zerbitzuarekin partekatzen ditu datu hauek.
Era berean, litekeena da Hobekik autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke Hobekik, erabiltzaile hori bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.
Hobeki Elkartea da bere kabuz edo zesio bidez, bere web orriko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, baita bertako elementuena ere (iragarki titulua, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera, etab.) Hobeki Elkartearen jabetza edo bere lizentzianteena da.
Eskubide guztiak gorderik. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan jarritakoan oinarrituz, erabat debekatuak geratzen da helburu komertzialetarako web orri honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, Hobeki Elkartearen baimenik gabe. Erabiltzailea Hobeki Elkartearen Jabetza Industrial eta Intelektuala errespetatzera konprometitzen da. Web orriko elementuak ikusi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere disko gogorrean edo beste edozein euskarritan gorde ere, beti era bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. Erabiltzaileak ezingo du hobekielkartea web orrialdean instalaturik egon litekeen segurtasun edo babes sistema ekidin, ezabatu, aldatu edo manipulatu.
Hala nola, Hobeki Elkarteak Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.
Hobeki Elkartea ez da, inondik inora, jazo daitezkeen edozein eratako kalteen arduradun egiten. Ez iragartzerakoan ez edukien errore edo eduki faltetan, ez atariaren erabilgarritasun faltan ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere. Nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu.
Hobeki Elkarteak bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango duelarik baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edota hauek ordezkaturik agertuko diren era ere.
http://hobekielkartea-k lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, Hobeki Elkarteak ez inongo kontrolik izango bertako toki edo edukietan. Hobeki Elkarteak inolaz ere ez du beste web orri batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez du aipatu hiperesteka edo beste Interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta baliotasuna bermatuko.
Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako fusio edo asoziazio edo parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.
Hobeki Elkarteak atarira sarrera ezeztatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du inolako aurre abisurik gabe, bere kabuz edo hirugarren baten eskaeraz, Erabiltzaile Baldintza Orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
Hobeki Elkarteak hemen agerturiko baldintzak ez betetzea begiratuko du, baita bere atariaren erabilera desegokia ere. Horretarako, eskubidez dagozkion bide zibil eta penalak erabiliz.
Hobeki Elkarteak nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz hemen agertzen diren modura.
Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da beti ere publikaturik agertzen diren bitartean.
Erabiltzaile gisa, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu, Hobeki Elkarteak bere datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan, eta eskubidea du, bere datuak jaso ez daitezen, edota horiekin egiten den erabileraren ionguruan bere iritzia emateko. Eskubide hauen artean, Hobeki Elkarteak dituen zure datuetarako sarbidea, oker dauden datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea, datu pertsonal horiek ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea.
Eskubideen zehaztapena:
Datuetarako sarbidea eta zuzentze eskubidea
Erabiltzaileak eskubidea du Hobeki Elkarteak dituen bere datuen berri jasotzeko, baita datu horiek nola jaso diren jakiteko eta nork jaso dituen ezagutzeko ere. Iturri beretik egindako eskariak sarri errepikatzen badira, Hobeki Elkarteak eskubidea du kuota bat kobratzeko zerbitzu hori eskaintzearen truke. Era berean, erabiltzaileak eskubidea du Hobeki Elkarteak dituen bere datuak zuzentzeko eskatzeko.
Ahanzturarako eskubidea
Zure datuak ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea ere baduzu, hala nola, gure bezero edo erabiltzaile izateari uzten badiozu. Jar zaitez Hobeki Elkartearekin harremanetan gai honen inguruan informazio gehiago lortu nahi baduzu.
Ukatzeko eskubidea
Zuk, erabiltzaile gisa, eskubidea duzu zure datuak bildu eta tratatu ditzagun ukatzekoa. Objezio bat aurkezten baduzu, Hobeki Elkarteakk zure datuak erabiltzeari utziko dio.
Tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea
Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea duzu, egiten dugun trataera ilizitoa dela uste baduzu edota Hobeki Elkarteak zure datuak mantentzeko beharrik ez dagoela uste baduzu.
Oniritzia atzera botatzeko eskubidea
Inoiz Hobeki Elkarteari zure datuak erabiltzeko baimena eman badiozu, edozein unetan erabaki horretan atzera egiteko eskubidea duzu.
Datuak jasotzeko eskubidea
Hobeki Elkarteak biltzen dituen zure datuak eskatzeko eskubidea duzu. Hobeki Elkartea, datu hauek eskura duen modu egokienean, ulerterrazenean eta erosoenean helaraziko dizkizu.
Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Hobeki Elkartearekin harremanetan eposta edo telefono bidez:
Eposta: info@hobekielkartea.eus
Zure datu pertsonalen inguruko erabileraren inguruan erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lehenik eta behin jar zaitez Hobeki Elkartearekin harremanetan. Hala ere, eskubidea duzu erreklamazioa dagokion autoritate publikoari aurkezteko. Espainiar estatuan honakoa da erreklamazioa aurkezteko autoritatea:
Agencia Española de Protección de Datos – www.agpd.es