Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 84,11
Gaikako bilketa
% 100
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
PREBENTZIOA
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.
Berastegin, ogi zaharra gorde egiten da eta herriko baserritarrek animaliei jaten emateko aprobetxatzen dute.
ORGANIKOA
Berastegi Zero Zabor herria da, organiko guztia herrian bertan kudeatzen delako. Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez egiten da.
Organikoa jardina edota baratza duten etxe eta baserrietan jarritako konpostagailuen bidez ere kudeatzen da.
Herri langileak arduratzen dira konpost prozesu guztiaren jarraipena egiteaz: hasi konpostagailu konmunitarioetako organikoa aireztatzetik, ager daitezkeen hondakin inpropioak banatzetik, konpostagailuak hustu eta bahetzeaz.
Ondutako konposta zakutan herritarren esku jartzen da goiko irudian agertzen den lekuan, ondoren herritarrek beraien baratzak ongarritzeko erabil ditzaten.
ERREFUSA
Errefusa argazkian agertzen diren identifikatutako edukiontzi txikitan biltzen da. Edukionmtzi bakoitzean gehienez 10 familiak bakarrik atera dezakete errefuxa. Modu horretan, errefusan hondakin inpropiorik ez egotea lortzen da. Errefusa ondo ateratzeak bermatzen du, gainerako frakzioak sailkatzen direla.
PAPERA, ONTZI ARINAK, BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.
Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.
Garbigune txiki bat ere badago herrian.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
Berastegin dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.