Herrigunean, atez ate biltzen dituzte errefusa, organikoa, ontzi-arinak eta papera. Azpimarratu behar da, Usurbilen asmatu zela, hondakinak atez ate, postetan zintzilikatuta jartzeko sistema, hondakinak lurretik jaso ez zitezen. Modu askoz txukun eta antolatuagoa inondik ere. Organikoa astean hirutan jasotzen da, ontzi arinak bitan eta errefusa eta papera berriz astean behin.
Landa eremuetan berriz, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.