Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 74
Gaikako bilketa
% 27,09
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
PREBENTZIOA
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.
Erosketak egiteko poltsak banatu dituzte Anoetako herritarren artean.
Hileroko kopa berrerabilgarriak banatu dituzte herriko neska eta emakumeen artean.
ORGANIKOA
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Goiko irudian auzo batean dagoen auzokonpost gunea agertzen da.
ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA
Errefuxa eta organikoa atez ate jasotzen dira.
BESTELAKO FRAKZIOAK: BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.
Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
All the trash cans in Anoeta are designed to differentiate waste.
IBAI, ERREKA ETA NATUR INGURUNEEN GARBIKETA
Anoetako udalak, hilero astebetez bere udalerriko erreka, ibai eta ingurune naturan aurkitzen diren hondakinak biltzen ditu. Urtebetean 8 tona hondakin jaso dituzte.