Organikoaren frakzio guztia herrian bertan kudeatzen da. Herritar guztiek organikoa herrian zehar dauden konpostagailu komunitarioetan botatzen dute, edota etxeko konpostagailuetan. Irudian konpostagailu komunitarioaren gune bat agertzen da.
Herri langileak arduratzen dira konpost prozesu guztiaren jarraipena egiteaz: hasi konpostagailu konmunitarioetako organikoa aireztatzetik, ager daitezkeen hondakin inpropioak banatzetik, konpostagailuak hustu eta bahetzeaz edota konpost laginak aztertzera bidaltzeaz. Gainera, ondutako konposta herritarrei banatzeaz ere arduratzen dira, herritarrek beraien baratzak ongarritzeko erabil ditzaten. Irudian herriko langileak ageri dira, konposta bahetzen.