Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 70
Gaikako bilketa
% 28
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
ORGANIKOA
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Irudian auzo bateko konpostagailu komunitarioa agertzen da.
ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA
Errefuxa, organikoa, papera eta kartoia eta ontzi arinak atez ate jasotzen dira. Normalean, irudian ikus litekeen gisan, edukiontziak ate ondoan uzten dira.
LANDA GUNEETAKO BILKETA
Landa eremuetan, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.
BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.
EMERGENTZIZKO BILKETA PUNTUAK
Herritarrek hala eskatuta, pixhoialak eta organikoa jasotzeko edukiontziak daude, emergentzia puntu batzuetan, hala behar duen herritarrak erabili ahal izateko.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
Seguran dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.
PARTE HARTZE PROZESUA
Seguran parte-hartze prozesu bat diseinatu zen, atez ateko bilketa ezarri ondoren, hondakinen gaian herri adostasunerako hausnarketa sustatu asmoz.4 Udalak herritarrengandik jasotako proposamen arabera jokatu zuen ondoren, burutu beharreko aldaketak eginez.