ONLINE FORMAKUNTZA
Erabiltzaileen jarraipena, ikuskapena eta kontrola
Atez ateko eta itxitako edukiontzien bidezko hondakinen bilketa sistemetan
1:30h-ko saioak
Online
Gaztelaniaz
* Formazio honek 450 €ko kostua izango du Hobeki Elkarteko kide ez diren beste erakundeetako parte hartzaileentzat eta 50 €ko gehigarria ezarriko da erakunde beretik izena ematen duen beste pertsona bakoitzeko.
EDUKIA
1
1. SAIOA
Erabiltzailearen ikuskapen eta jarraipenerako sarrera
- Lege-esparrua eta zehapen-prozedura.
- Zigor-prozedura aktiboa duten edo ez duten udalerrietan ikusitako emaitzak.
- 2 kasu praktiko
2
2. SAIOA
Zerbitzuaren jarraipen orokorra eta jarraipenari lotutako oinarrizko alderdiak
- Atez ateko zerbitzuaren eta edukiontzi itxiaren diseinuarekin lotutako alderdiak, zerbitzuaren jarraipen hobea egiteko aukerari eragiten diotenak.
- Kontuan hartu beharreko jarraipenari lotutako alderdiak.
- 4 kasu praktiko
3
3. SAIOA
Datuen kontrola eta analisia. Jarraipen-adierazleak
- Bilketa-sistemetako datuen kontrolean eta analisian oinarritutako saioa, analistak erabilera okerrak eta iruzurrezko patroiak hautemateko duen funtsezko zeregina jorratuz.
- Datuak kudeatzeko irizpideak, jarraipen-adierazleak eta erabilera egokiaren atalaseak, arazo teknikoak, sarbide-mugak eta iruzurrezko erabilerak prebenitzeko eta detektatzeko estrategiak aztertuko dira.
- Kasu praktiko 1
4
4. SAIOA
Ikuskapena eta jarraipena. Komunikazioa
- Kontrola eta ikuskapena, zerbitzua behar bezala erabiltzeko funtsezko tresna gisa. Metodologiak, arau-hausleak identifikatzea.
- Herritarrekin komunikatzeko estrategiak, jokabide desegokiak zuzentzeko eta jardunbide egokiak indartzeko
- Kasu praktiko 1
5
5. SAIOA
Ordenantzen egokitzapena
- Datuen jarraipenari eta ordenantzetan sartu beharreko artikuluak, gero guztia legearen babes osoarekin egin dadin.


