Proiektua atez atekoan sailkatzen diren eta inguruan dauden lehengai deitzen ditugun horien bitartez konpost bizia eratzean eta erabiltzean datza.
Ingurune hurbilean aurkitu ditzakegun lehengai ezberdinak transformatuta eta balio erantsi bat emanda, irtenbide bat emango zaie. Sektore ezberdinetako jendea bilduz, amankomunean proiektu eraldatzaile bat gauzatuz eta aurrera begira guk sortzen eta ditugun errekurtso ezberdinekin ongarri solido/ granulatu bat eginez, lehen sektoreko beharrak asetzeko asmoa dago.
Proiektuan zehar konpost bizi bat nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizleen eskura jarriko da, zeinaren funtsezko printzipioa den landa-lurraren osasuna eta birsorkuntza eta, ondorio gisa, izurriekiko erresistentzia eta beraien ekoizpenen kalitatea eta kantitatea handitzea. Ekoizpen primarioaren prozesu guztietan mikroorganismoen esku hartzearen inguruko ezagutza berrienak jasoko dituzte, bai nutrizio mailan (lurraren hiru estratuen parte baitira, materia organikoa eta mineralekin batera) baita izurrien eta gaixotasunen prebentzioan ere.