Itsasondo

BIZTANLERIA

660

AZALERA

9 km²

SEKTOREA

Industria
HONDAKINEN DATUAK

47,63 Kg

Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.

% 85

Gaikako bilketa

% 100

Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.

PREBENTZIOA

IMG_20220506_104835
Herriko festa eta ekitaldietan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.
IMG_20220510_103543
Erosketak egiteko tuperrak banatu dituzte Itsasondon herritarren artean.

ORGANIKOA

P1060854
Organikoaren frakzio guztia herrian bertan kudeatzen da. Herritar guztiek organikoa herrian zehar dauden konpostagailu komunitarioetan botatzen dute, edota etxeko konpostagailuetan. Irudian konpostagailu komunitarioaren gune bat agertzen da.
P1060849
Herri langileak arduratzen dira konpost prozesu guztiaren jarraipena egiteaz: hasi konpostagailu konmunitarioetako organikoa aireztatzetik, ager daitezkeen hondakin inpropioak banatzetik, konpostagailuak hustu eta bahetzeaz edota konpost laginak aztertzera bidaltzeaz. Gainera, ondutako konposta herritarrei banatzeaz ere arduratzen dira, herritarrek beraien baratzak ongarritzeko erabil ditzaten. Irudian herriko langileak ageri dira, konposta bahetzen.

ONTZI ARINAK, PAPERA/KARTOIA ETA ERREFUXA

P1070005
Errefuxa, papera eta kartoia eta ontzi arinak atez ate jasotzen dira. Normalean, irudian ikus litekeen gisan, edukiontziak ate ondoan uzten dira.

BESTELAKO FRAKZIOAK: BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…

P1070024
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira.

KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK

P1070027
Itsasondon dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.

ITSASONDOKO EREDUA ZABALTZEN

IMG_20220302_102502
Itsasondon organikoa kudeatzeko daukaten ereduak ikusmin handia sortu du eta hainbat bisita jaso dituzte inguruko herrietatik, bertako egiteko moduetatik ikasteko asmoz.
Kale Nagusia 24 / 20.249 Itsasondo.