Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 81,20
Gaikako bilketa
% 74
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
HERRIKO BILKETA PUNTUA
Herri guztian bilketa puntu bat dago, eta herritar guztiek hemen sailkatzen dituzte hondakin guztiak. Modu honetan, bilketa kamioiak leku bakar batetik jasotzen dituzte hondakinak.
ORGANIKOA
Leintz Gatzaga Zero Zabor herria da, organiko guztia herrian bertan kudeatzen delako. Irudian bilketa gunean bertan dagoen auzo-konposta egiteko etxola agertzen da. Bizilagun guztiek hona ekartzen dute organikoa.
Organikoa jardina edota baratza duten etxe eta baserrietan jarritako konpostagailuen bidez ere kudeatzen da.
PAPERA, ONTZI ARINAK, ERREFUSA, BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Guztiak herriko hondakinen gune bakar berean sailkatzen dira, horretarako jarrita dauden irekitako kontenedore handietan. Gune honetan organikoa ateratzeko kontenedore marroi handi bat dago, baina herrian dagoen elikagaiak prestatzen dituen enpresak bakarrik erabiltzen du kontenedore hau.