ONLINE IKASTARO PRAKTIKOA

Sortzez besteko hondakin tasak

Maria Calaf-ek gidatua

ONLINE IKASTARO PRAKTIKOA

Sortzez besteko hondakin tasak

Maria Calaf-ek gidatua

1. SAIOA - Otsailak 16

HONDAKINEN SORTZEZ BESTEKO ORDAINKETA (PXG) SISTEMEI ETA HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMEN ESKAKIZUN TEKNIKOEI ETA TEKNOLOGIKOEI BURUZKO HASTAPENAK

  • Erreferentziako arautegia
  • Bilketa-ereduari lotutako PxG modalitateak
  • Bilketa-ereduari lotutako identifikazio-teknologiak
  • PxG eredua hautatzea
  • Identifikazio-teknologien konparazioa (alde onak eta txarrak)
  • Tasa justuaren ereduen alderaketa (atez atekoa edo edukiontzi adimendunak)

2. SAIOA - Martxoak 15

SISTEMAREN BALANTZE EKONOMIKOARI BURUZKO AZTERKETA. HONDAKIN-TASEI BURUZKO SARRERA. NOLA LORTU OREKA EKONOMIKOA DIRU-BILKETAN.

  • PxG sistemaren kostuen eta diru-sarreren identifikazioa
  • Hondakin-tasen hastapenak (prezio publikoak eta/edo zergazkoak ez diren ondare-prestazioak)
  • Tasa mota: zati orokorra/zati aldakorra bilketa-ereduaren arabera (establezimendu-eskemak)
  • Kostuen banaketa (etxeak/dendak) ezarritako diru-bilketa
  • Hondakin-tasaren gaineko gizarte- eta ingurumen-hobariak
  • Tasa aldian behin eguneratzea

3. SAIOA - Apirilak 12

FLUXUEN BALANTZEA, LOGISTIKA-GAIAK, SISTEMAREN IRUZURREZKO ERABILERAK, EZARRITAKO PXG SISTEMEN KASU PRAKTIKOAK.

  • Hondakin-fluxuen balantzean zenbatetsitako aldaketak
  • Sistema ezartzean kontuan hartu beharreko logistika eta antolakuntzako alderdiak (larrialdi-eremuak, garbigunea, bigarren etxebizitzak, pixoihalak)
  • Sistemaren iruzurrezko erabilerak (hondakin-turismoa, desegokiak, etab.)
  • 4 kasu praktiko (15 minutu kasu bakoitzeko)

4. SAIOA - Maiatzak 3

HONDAKINEN SORTZEZ BESTEKO ORDAINKETA-EREDUA HAUTATZEKO SAIO PRAKTIKOA.

  • Antzeko ezaugarriak dituzten toki-erakundeek osatutako barne-lantaldeak sortzea planteatuko litzateke, eta tasa justuaren eredu bat ezartzeko proposamen praktiko bat egitea proposatuko litzateke. Zehazki, arlo batzuk betetzea eskatuko litzateke, honako hauek deskribatzeko: eredua (indibidualizazio-sistema, kargatutako/hobaridun zatikiak), tasaren egitura (banaketa orokorra/aldakorra), kuotak ezartzeko proposamena (unitate-balioak/tarteen arabera), hainbat kasuistika nola kudeatu (konpostatzea, parte ez hartzea, pixoihalak, hutsik dauden pisuak, bigarren etxebizitza, etab.).

5. SAIOA - Ekainak 7

TEKNOLOGIA-DATUAK KUDEATZEA. DATU PERTSONALAK BABESTEA. LEGEZKO ALDERDIAK.

  • Teknologiek bildutako datuen kudeaketa
  • Datu pertsonalen babesa
  • Sistema ezartzean kontuan hartu beharreko legezko alderdiak (OM, OF eta txosten tekniko-ekonomikoa)
    • a) OF berria antolatzeko moduari buruzko gomendioak
    • b) Memoria ekonomikoa egituratzeko gomendioak (txosten tekniko-ekonomikoa)

6. SAIOA - Irailak 13

DIRU-BILKETAREN ARTIKULAZIOA. SISTEMA EZARRI AHAL IZATEKO HERRITARRAK KONTZIENTZIATZEKO NEURRIAK. GARBIGUNEAREN KUDEAKETA/AUZO-KONPOSTA

  • Tasa biltzeko mekanismoaren artikulazioa
  • Sistema ezarri ahal izateko herritarrak kontzientziatzeko neurri garrantzitsuak
  • Garbigunearen eta auzo-konpostaren kudeaketa hobetzeko aukerak

7. SAIOA - Urriak 4

ORDENANTZA FISKALA ETA MEMORIA EKONOMIKOA IDAZTEKO SAIO PRAKTIKOA

  • Lehenengo saio praktikoan egindako lanetik abiatuta, saio praktiko bat egitea planteatuko litzateke, PxG/BxP sistema konfiguratzeko hartutako erabakiak zerga-ordenantzaren eta memoria ekonomikoaren (txosten tekniko-ekonomikoa) idazketan islatzeko.
Hobekiko kide diren udal teknikariek eta ordezkariek doan. Beste toki erakundeetako udal teknikari eta ordezkariek 350 €. Hobeki-kide egiteko asmoa agertzen duten toki erakundeek ere formakuntza dohainik jasotzeko aukera izango dute.

Eman izena