Usurbil

BIZTANLERIA

6.223

AZALERA

24,9 km²

SEKTOREA

Industria
HONDAKINEN DATUAK

78,78 Kg

Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.

% 84,75

Gaikako bilketa

% 15,21

Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.

PREBENTZIOA

2010_erosketak-egiteko-poltsa-berrerabilgarrien-banaketa
Erosketak egiteko poltsak banatu dituzte Usurbilen herritarren artean.
2012_Ontziratu-zaitez_taperra
Erosketak egiteko tuperrak banatu dituzte Usurbilen herritarren artean.
2019_udal-erakinetan-kafe-kafea-hartzeko-katilu-berrerabilgarrien-banaketa
Udal langileen artean, kafe makinan erabiltzeko katiluak banatu dituzte.
2021_Poltsa-urdin-eta-orien-banaketa_2
Atez ate papera eta ontzi arinak ateratzerakoan zabor poltsak ez erabiltzeko, berrerabiltzeko poltsa urdin eta horiak banatu dituzte.

ORGANIKOA

Kutxa-modukoa
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Goiko irudian auzo batean dagoen auzokonpost gunea agertzen da.
Konposta-egiten-dutenak-pegatina-dute-zintzilikatzekoan
Organikoa atez ate ere biltzen da. Irudian poste bat agertzen da, organikoaren ontzi batekin.
P1070035
Atez ate biltzen den organikoaren zati bat herriko baserritarrek kudeatzen dute. Sortutako konposta beraein zelaiak ongarritzeko erabiltzen dute.

ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA

2021_Poltsa-urdin-eta-orien-banaketa_1
Herrigunean, atez ate biltzen dituzte errefusa, organikoa, ontzi-arinak eta papera. Azpimarratu behar da, Usurbilen asmatu zela, hondakinak atez ate, postetan zintzilikatuta jartzeko sistema, hondakinak lurretik jaso ez zitezen. Modu askoz txukun eta antolatuagoa inondik ere. Organikoa astean hirutan jasotzen da, ontzi arinak bitan eta errefusa eta papera berriz astean behin.
zubieta_L.G
Landa eremuetan berriz, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.

BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…

IMG_20220119_111206
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira. Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.

URBIL MERKATALGUNEAREN KUDEAKETA

urbil
Usurbilgo Urbil merkatal zentroa Gipuzkoa osoko handienetakoa da. 64 denda, 11 jatetxe eta 8 zine sala ditu. Merkatal zentro honetan sortzen diren hondakin guztiak atez ate biltzen dira.

KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK

IMG_20220119_111007
Usurbilen dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.

SORTZE BIDEZKO HONDAKIN TASAK

Sortzez besteko tasa_etxeak
Zabor tasak zati finko bat du, eta beste bat aldakorra, ateratzen den errefusa kopuruaren araberakoa. Gero eta errefusa gutxiago atera, orduan eta gutxiago ordaintzen da. Irudian, langilea ageri da, errefusa ontzia markatzen.

PARTE HARTZE PROZESUA

Aginaga-08-10-27
Atez ateko sistema jarri aurretik, batzar ugari antolatu ziren herritarrek prozesu honetan parte hartu ahal izateko.

KANPAINAK

2012_etxeko-olio-BILKETA-KANPAINA
Erabilitako olioa sailkatzeko kanpaina.
2017_Kale-agrbiketan-kaiola
Lurrera botatzen den zaborra ikusarazteko kanpaina.

ENPRESA PUBLIKOA

garbitania
Hondakinak sailkatuta jasotzeaz arduratzen den Garbitania enpresa publikoaren parte da Usurbilgo Udala.

USURBILGO EREDUA ZABALTZEN

IMG_20180919_092130_306
Azken urteetan dozenaka bisita izan dira Usurbilen beraien hondakinen bilketa ikusteko asmoz. Bisita hauetatik gehienak Euskal Herri bertatik gerturatutakoak izan dira, baina Brixtol edota penintsulako beste hainbat eta hainbat puntutatik ere etorri dira. Unibertsitateetako bisitak ere izan dira eta webinarretan Usurbileko ordezkaritzak hartu izan du parte. Usurbil hondakinen kudeaketa jasangarriaren eredu da. Argazkian Bartzelonako bisita bat agertzen da.