Gaur goizean Hernaniko Oronan Hobeki Elkartea aurkeztu dugu. Bertan izan dira, besteak beste, momentuz elkartea osatzen duten toki-erakundeetako ordezkariak. Hobeki Elkarteko Lehendakaria eta Leintz-Gatzagako zinegotzia den Roberto Otazu, Hernaniko alkatea, Usurbilgo alkatea, Berastegiko alkatea, Segurako alkatea, Donemiliagako alkatea, Berriatuako alkatea, Antzuolako alkatea, Larrabetzuko alkatea, Donemiliagako alkatea, Zaldibiko zinegotzia, Oiartzungo zinegotzia eta Hernaniko zinegotzia.
Gaur egun iada Euskal Herrian inork gutxik jartzen du zalantzan modu egokian kudeatu behar direla hondakinak. Herritarrok eta toki-erakundeok arduraz eta erantzukizunez jokatu behar dugu.
Elkarren arteko komunikazioa eta esperientzia edota iritzi-trukaketa faltan somatzen dira eta HOBEKI elkartea helburu horrekin sortu da: Udalek bakoitzak egiten duen lana beste udalek ezagutu dezaten eta ondorio zuzenak dituzten ekimenak eta praktika onak guztien artean partekatu daitezen.
Gaurko aurkezpena hasiera bat besterik ez da, lan handia dugu aurretik. Toki-erakunde gehiagoren atxikipena lortu nahi dugu, baita HOBEKI Elkarteko kideen arteko elkarlan estuari ekin ere. Euskal Herrian hondakinen kudeaketa egokia garatzea dugu helburu, beste herrialdeentzat erreferentzia bat bilakatuz.