JARDUNALDIAK 2024
JARDUNALDIAK 2024
HONDAKINEN GUTXITZEA ETA BERRERABILTZEA
AZAROAK 8, barikua – Markina-Xemein
* Inglesetik eta frantsesetik euskararako itzulpen zerbitzua egongo da
9:00etatik 10:00etara
Joan Marc Simón
[ Europa Zero Zaborreko Koordinatzailea ]
• Europar legedia: zer dio egungo legediak murrizteari eta berrerabiltzeari buruz? Zein dira eskubideak eta betebeharrak?
• Zein lege beharko genituzke murriztea eta berrerabiltzea berme guztiekin egiteko eta sustatzeko?

10:00etatik 11:00etara
Rosa García
[ Rezeroko Zuzendaria eta Jasangarritasunean Doktorea ]
• Zer egin beharko genuke berrerabiltzea Euskal Herrian ezartzeko?
• Nola pasa birziklatzea helburu duen hondakinen kudeaketa eredutik, hondakinak murriztea eta berrerabiltzea helburu duen
hondakinen kudeaketa eredura?
• Azpiegiturak, estandarizazioa, SDDR sistemak eta lankidetza publiko-pribatua

11:00etatik 11:30etara
HAMAIKETAKOA
11:30etatik 14:00etara
Zer egin dezakegu gure udalerrietan hondakinen murrizketa eta berrerabiltzea sustatzeko? Zein ekimen jar genitzake martxan? Europako hainbat esperientzia
Alemania: Erabaki fiskalak; udal zergak erabilera bakarreko ontzientzat
[ INGELESEZ ]

Tobias Staufenberg
[ Tübingengo Ingurumen Babeserako Unitate Zuzendaria ]
Austria: Vienako Konponketa bonoak: garbigunetik salmentara
[ INGELESEZ ]

Markus Piringer
[ Vienako Konponketa Sareko Koordinatzailea eta Ekonomia Zirkularreko Proiektu Zuzendaria ]
Belgika: Zero Zabor haurreskolak
[ FRANTSESEZ ]

Bènèdicte Hubinon
[ Brusela Hiriko Eko-Haurtzaindegien Koordinatzailea ]
Herrialde Katalanak: Janari katean xahuketa ekiditeko ekimena
[ GAZTELANIAZ ]

Raquel Díaz
[ Espigoladors Fundazioko zuzendaria ]
Euskal Herria: Zero Zabor Hozkailuak: Eskoletako jangelako janari soberakinak ez botatzeko egitasmoa
[ EUSKARAZ ]

Ainara Atorrasagasti
[ Hernaniko Udaleko Hirigintza Ingurumen eta Etxebizitza Zinegotzia ]
