Urtean biztanle bakoitzak sortzen duen zabor kopurua. Oraingoz birziklagarria ez dena.
% 77
Gaikako bilketa
% 15
Herritarrak zuzenean konpostatzen duten sortutako organikoaren maila.
ORGANIKOA
Organikoaren kudeaketa, herrigunean zehar jarritako auzo-konpost guneen bidez eta baratza edo lorategia duten etxeetan jarritako konpostagailuen bidez egiten da. Baita atez ateko bilketaren bidez ere. Irudian auzo bateko konpostagailu komunitarioa agertzen da.
ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA
Errefuxa, organikoa, papera eta kartoia eta ontzi arinak atez ate jasotzen dira. Irudian etxe bakoitzeko kuboak identifikatuta zintzilikatzeko posteak agertzen dira.
Landa eremuetan, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.
BEIRA, PILAK, ARROPA, OLIOA…
Frakzio guzti hauek herrigunean horretarako jarritako edukiontzietan egiten dira. Badaude gainera, garbigunerako gauza txikiak (bonbilak…) sailkatzeko propio jarritako kaleko edukiontzi berezi batzuk ere.
EMERGENTZIAZKO BILKETA PUNTUAK
Landa eremuetako biztanleentzat, itxitako bilketa guneak dauzkate. Bertan hondakin mota guztiak sailkatzeko aukera daukate.
KALEKO HONDAKIN-ONTZIAK
Oñatin dauden kaleko hondakin-ontzi guztiak sailkatzeko prestatuta daude.
HONDAKINEN KONTZIENTZIAZIO KANPAINA
Hondakinak gehiago murrizteko , berrerabiltzeko eta birziklatzeko kanpaina bat antolatu zen Oñatin.